Analyze an issue 1

“A nation should require all of its students to study the same national curriculum until they enter college.”

Write a response in which you discuss the extent to which you agree or disagree with the recommendation and explain your reasoning for the position you take. In developing your position, escribe specific circumstances in which adopting the recommendation would or would not be advantegeous and explain how these examples shape your position.

(word count 504)

Should all students in a nation be subject to the same curriculum up to the college level? One might think there are good reasons for all students to share a national curriculum, but looking at the benefits students could laso get from regional curricula should make clear that some degree of diversity would be most beneficial for the studnets, and in consequence, for the nation.

Let us begin by noting the alleged advantages of common national curriculum. Being exposed to same educational content may facilitate student’s movement accross the country, inasmuch as the origin of that particular person does not determine his or her knowledge of this or that subject. However, we must note that in this apparent benefit there is an assumption being held that assumes studenets after high school will invariably go to college, and what is more, they will go to college somewhere different from where they were born. This assumption neglects the fact that many students do not pursue a university degrees, and yet, among those who do go to college, the majority end up in a state college, particularly due to the high cost that many students can afford. Therefore, arguing that a common curriculum is better for the purposes of entering a high education institution seems to benefit only a small portion of the populaion, and in particular, those who come from families with enough wealth to send their kids to out of state institutions.

In connection with the latter point, given that most studnets from a high school remain in the same state or region after they graduate, it is a sensible decision to tailor their curriculum to the needs of that specific area. For example, studying the history and the geography of the region could prepare students to have a better knowledge of their community or the natural resources available in the area. Likewise the variation in curricula could account for the fact that it makes for sense to students of the areas near the border to learn the foreing language that is spoken at the other side of the border. This flexibility in the curriculum would best prepare the majority of students for their life after high school.

In addition, the fact that curricula differ to some extent in different parts of a nation by no means implies that there is not a single subject common to all. The right way to look at diverse curricula is that where the core subjects are the same in the whole nation, like Enligsh or mathematics. Or even more, within the same subject shared by the whole nation, like “history”, there should be room to study both national historical facts as well as regional ones. Having a minimum of common shared education is sufficient for the purposes of assuring an equal education for all the citizens of a nation.

The details of every curriculum should be decided by those authorities in the area. So the new debate before us is this: what should these common core areas be?


Gipuzkoako VII. bertso-eskolen eguna

Denok jakingo dezuten bezela pasa zen apirilaren 10ian Gipuzkoako VII. bertso-eskolen eguna ospatu zen Legazpin. Zarauzko bertso eskola, aurten ere hutsik egin gabe bertan izan da, argazki honetan ikus daitekeen bezala. Kasu honetan Etxebeltzen izenean jaon ginen, baina Etxebeltz eta Motxian txanpon beraren bi aurpegi direnez, eta blogari bizitasun pixkat ematearren, hemen publikatzen det notizia. Eguna triste antzean hasi zen, hotza, euri-langarra, logurea…  Berehala etorri ginen ordea geure onera, eta taldeko argazki erraldoia atera ondoren jokuak egiten hasi ginen. Beste herrietakoekin nahastu, taldetxo txikiak osatu eta jartzen zizkiguten proba desberdinak gainditu behar puntuaziorik altuena lortzeko: mimikak, errima zerrendak, eroglifikoak… Esan beharra dago Paulen eta Ioritzen taldeak diren eta ez diren tranpa denak egin zituztela garaipena lortzearren, eta alfer-alferrik. Aipatzekoa baita ere, futbola eta beste kiroletako finalak direla eta ez direla bat-batean hasi berriak diren gure zenbait 12 urte inguruko mutil eta neska koxkorrek hutsegin zutela, eta hasiberriak direnak, 10 urte inguru, izan zirela gehien etorri zirenak. Hemen adibidea:

Etorkizuna seguru dela pentsatu beharko degu beraz! Jokuak bukatu ostean Legazpiko batukadarekin animatu ginen kaleetan zehar, bazkaltzeko ordua iritsi arte. Bapo bazkaldu, hizketan egon eta pony eta zezen txikien txanda. Hemen zarauztar gazteek euren torero eta errekortari gaitasunik ez zuten erakutsi, eta nahiago izan zuten gozoki zikinak erostera joan, bazkarian jandakoa nahikoa ez-ta. 4:30an ekitaldi nagusia frontoiko oholtzan. Wazemankeko Pagadi eta Iraolak aurkezpen lanak eginda, Beñat Gaztelumendik eta Alaia eta Jon Martinek bertso-saio musikatua egin zuten, ondoren Aratz Igartzabal, ataungo Paul, Ane Zuazubiskar eta Amaia Urbietaren bertso-kopla saio erdi inprobisatua Amaia Agirreren gidaritzapean, ondoren Uxue Alberdiren bertso musikatuak eta bukatzeko goizeko talde garailea oholtzara igo zen Haritz Casabalen segidillaren konpasean.

Hala, azkenean ohikoa den bezela, egunpasa ederra egin genuen, askoren estreinekoa,  nahiko hitz eta kontu esan, beste herrietakoak ezagutu etab. Leku txarrean ez dabiltza eta afizioak eusten badie hemendik urte gutxira izango dugu hauetako batzuren bertsorik entzuteko aukera hor zehar. Beste bakarren bat, hasi berria ez dena hain zuzen, beti bezain lotsagabe eta astakirten. Beste erremediorik ez genduen izan, plakajea ta azpira!


Bertso Dinner-erako puntu erantzunak


Eula sagardotegira irteera

Dakizuen bezala, larunbat honetan, martxoak 12,  Motxianek bere urteroko sagardotegiko irteera antolatu du Urnietako Eula sagardotegira. Hemen dezue sagardotegi honen deskribapena:

Urnietako Eula sagardotegiak XX.mende erditik mantentzen du sagardoa egitearen usadioa. Azken urteetan buru belarri sartu dira sagardogintzan eta instalazioetan zein makinerian inbertsio garrantzitsuak egin dituzte. Neguko hotzei aurre egiteko jantoki atsegina eta berogailua dute. Paraje ezin hobean kokatua dago sagardotegia, Adarra mendi magalean, sagastiz inguratuta. 11 hektarea sagasti ditu Eulak, sagardoa egiteko sagar motarik onenekin, eta beren sagardoa etxeko sagarrarekin egiten dute.

Plana hauxe da: Autobusa 11tan Eguzkin, hara ordulaurden lehenago azaltzea komeni. Orion Xabi eta Mikel jaso eta Hernanira abiatuko gera. Han trikipoteoa, anbientean sartzeko eta 14:30tarako Urnietan egon beharko degu ahal den puntualen.  Han kupelen alboan bazkaldu, sagardoa probatu, bertso batzuk bota eta hortik aurrera inprobisazioaren esku utziko degu, baina hasera batean asmoa arratsaldean berriz Hernanira joatea da, eta afal ingururako ostera Zarautza. Apuntatu gaudenon Zerrenda hauxe da momentuz: norbait falta edo sobratu bada esan dezala berehala. Kontutan izan 28ko edukiera ezin dela gainditu.

Oier-Hodei-Aitor-Exko-Ibon-Arantzabal-Elisa-Maider

Xabi-Martin-Miru-Mikel-Etxabe t bere neska- Agosti-Mantxi-Urtzi

Andoni-Urbi-Imanol-Galdona-Orbe-Beñat-Iker t neska- Irizar

Zalantzan: Maite eta Xeber


Denbora ez da inoiz hiltzen

Egilea: Oier Aranzabal Etxebarria
Doinua: Aita izenak, kanta beharrak

Arratsaldean etxera iritsi
bera nuen besarkada
etxeko lanak berriz in gabe
eta bere bronka, hara!
Noizean behinka entzuten nuen
saloitik poza, algara.
Orain pentsatzen jartzen naiz eta
oso antzekoak gara,
nere maitasuna berea da
inon maitasunik bada (bis)

Goiko kanpiñan kafe batekin
jaso nuen notizia
amaren ahotsetik entzun nun
“Oier daukat minbizia”,
bihotz erdira sartu zitzaidan
desgraziaren gezia,
azala zuri, begiak lehor,
tristura metastasia.
Egunez-egun ikusi nuen
itzaltzen bere bizia (bis).

Igeldo gainan desagertu zen
eguzkia berehala,
lanpararen argitik hasita
dena zen artifiziala,
aurpegi denak berberak ziren,
hotz zegoen ospitala,
iluntzeari begira nengon
banekin azkena zala,
arnas estuak bukatu ziren,
egun huraxe bezala (bis).

Biziza oso kabroia degu
beti tristezia atzen,
ezin naiz egon une txar hura
betirako gogoratzen,
egunsentian berriro ere
eguzkia atera zen,
batzuk badatoz, besteak doaz
denbora ezta inoiz hiltzen,
galdu nuenak irakatsi dit
daukadana baloratzen (bis).


ALLIPUNYA! (Itziar Unanue)

Doinua: Badira hiru aste (Mikel Urdangarin)

Nahiz hegaldia luze joan zen
espero ez gendun eran
primera klasen etorri ginen
eta nola ez primeran
baina lur hartu ta berehala
ze garbi ikusi dedan
mundu batetik beste batera
etorri garela hegan (bis)

Kitoko kaletara begira
nola ez naiz harrituko
injustiziaren argazkian
bi gizon, ta ni lekuko
lurrean zapatei igurtzika
zain diztira noiz hartuko
kontzientzia baino ez dio
horrein erraz garbituko (bis)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Aberastasuna bihur leike
gabeziaren islada
baina Ekuadorren euskaldunok zer
ikasia ere bada
hemen dena da maitasun keinu
muxu eta besarkada
ta hango kaletan zeinen garesti
saltzen dugun begirada… (bis)

Ta orain haurrengana zuzendu
nahi nuke halabeharrez
euskaraz abesten baitigute
poz-pozik ta irribarrez
baina galdera bat det barrena
jartzen didana negarrez
Euskal Herriko haurrek zergatik
ez dute ikasten hain errez (bis)

 

 

 

 

 

 

 

Ta zuhaitzetan igotzen dira
goraka hainbeste gradu
ta gu betik beldurrez begira
“ai ama, min hartzen badu…”
gauza bat behintzat jakin liteke
zalantzarik gabe, klaru:
tximutik gatozen tximu haundi
batzuk baino ez gara gu (bis)

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Ekuadorretik gaurkoz hauxe da
dena, baina segi adi
bidaia batek ematen baitu
zer kontatua ugari
jarraituko dut sekretu denak
xuxurlatuz haizeari
zuen bihotzak goxatu ditzan
hemengo berri kantari (bis)


Felix, Nahikari eta Mantxi Orixeko finalera

Egun hauetan ari da jokatzen Orixe Sariketa. Sariketa hau 2 urtez behin ospatzen da Añorgan, eta aurtengoan bi kanporaketen ostean erabaki da finala. Hiru zarauztar genituen Sariketa honetan: Nahikari, Felix eta Mantxi. Lehen biek lehen kanporaketan kantatu zuten eta lan bikaina egin zuten. Nahikarik, bere haur txikiari botatako bertsoengatik besteak beste 2. postua eskuratu zuen, finalerako txartela zuzenean eskuratuz. Felixen lana ere aipagarria, hirugarren amaitu baitzuen Joxe Munduate eta Iñaki Zelaiaren moduko beterano trebeen aurretik. Mantxik ere gauza bera egin zuen ostiraleko saioan, berak aitortu zigunez poto eta guzti ere 2. postua eta finalerako zuzeneko txartela eskuratuz. Saioetako garaile Jokin Uranga eta Iñaki Gurrutxaga izan ziren, eta puntuazioz sailkatutakoak Felix eta Iratxe Ibarra.

Bertsolaritza maite duenarentzat saio erakargarria martxoaren 5ean, larunbatean, 18tan Añorgako futbol zelai atzeko aretoan jokatuko dena. Duela 8-10 urteko Erniarraizko finalaren errebantxa izan daitekela pentsa dezake norbaitek. Motxianeko kideen aldetik ere pozteko berria da halako presentzia izatea zarauztarrek Orixeko finalean. Gainera, eta Mantxi jauna ahaztu gabe, Felix eta Nahikari gertuko ditugunontzat are pozgarriagoa, baten amatasunagatik eta bestelako konpromisoengatik eta bestearen mediku zereginengatik (eta bestelako betebeharrak) azken urteotan ez bertsoeskolan ez plazan ez baitugu euren bertsoez oso maiz gozatzeko aukerarik izan. Hutsegin ezineko zita, beraz, larunbatean. Duela 6 urte Felix Orixeko azpitxapeldun gelditu zenean publikoan gure ondoan zegoen gizon hau, eta berekin zuen lotura sendoagatik, eta Nahikariren agurra entzunik, bidezkoa iruditu zait maisuaren argazkia ipintzea.


Urteko desafioko kronika

Joan den otsailaren 18an jokatu zen aspaldian izan den pala apusturik entzutetsuena Urtetako pilotalekuan. Urbieta III-AizpuruaII bikotea, Aizpurua I eta Maiderren aurka. Den-dena prest zegoen partida ikusgarri bat izan zedin, bi asteko entrenamendu gogorraren ostean. Arratsaldean afaritarako jeneroa erosi eta 6ak alderako han ginen pilotalekuan. Maiderrek, bere 17. urtemuga zela eta beranduxeago azaltzeko baimena zeukan. Bere bila herrira bitan jeitsi ostean, partida jokatzeko moduan ginen. Txapa bota ostean Escobar eta Aristirin bertsoak, harmailetako jendea txaloka. Desafioaren baldintza, bakarra eta garbia zen, bikote galtzaileak prestatu beharko zuen afaria.

Hasi da partidua. Maitek haserako urduritasunak kenduta, ondo ekin dio partidari, ezker eskubi seguru eta sakea frontisetik urruti jarriz. Maider eta Aitor hotz samar hasi dira, behar bezela berotzeko astirik gabe, galtzaile xamar. Bere maila ematen eta beti bezain fin kantxaratu dena Oier izan da, begia non pilota han,  bi paretaz zein txapagainean dozena erdi bat tanto egin ditu berehala. 8-3 eta 13-6 jarri dira aurretik. Jokuan ordea ez dago markagailuak erakusten duen alderik. Aitor eskuinez pilota gogorrago astintzen hasi eta Oierrek atzeragotik jokatu beharra izan du.  Maite ere, Oierren aztikeriez jabeturik, aurrean argiago ibili da eta tantuak oso ondo defendatzen ditu. Bere maila eman ezinda zebilena Maider zen, erasora aidez behin eta berriz ausart sartu bada ere. Bidean Aitorri aitortu dio bere prestakuntzan igeriketa saio gogorrak egin dituela, eta sasoi punttu onena pasata nekatu samar iritsi dela zita garrantzitsura. Aldeak, oso pixkanaka bada ere, behera egin du. Urbieta III eta Aizpurua II piloteoan nagusitzen ari ziren, baina tantoa bukatzea ikaragarri kostatzen zitzaien eta markagailuan atzetik ziren. Aizpurua I eta Maider geroz eta larriago defentsan, baina aurretik. Gainera Oierren jokaldiek arrixku handia zeukaten oraindik. Ez zegoen gauza garbirik, apustuak parean. Halako batean berdinketara iritsi dira 24na!

Eta 24nakoarekin batera pilota hautsi da. Berria atera dute eta motelagoa. Eta Oier eta Maiderren gainbehera. Pilota berriarekin tantoa sartzeko zulorik ez dute topatu. Nekeak ere gehiago erasan die partida amairen nahiko ezinean ibili dira. Aitorrek eta Maitek nahikoa izan dute lehengo erritmoari eustea eta hutsik ez egitea 30era iristeko. 30-27 azken emaitza. Bertso-eskolakoen osasunerako Aitor eta Maitek ez zuten sukaldean egin beharrik, Oierrek eta Maiderrek bete zuten lan hori txukun asko Ibonen laguntza estimagarriarekin. Hortik aurrera Ongi Etorri soziedadian gertatutakua geuretzako gordeko degu.   


Motxianen urtebete (Xabier Etxeberria)

Motxianen hasera-haseratik eon izanda “etxeko lanak” bialtzeko ohitura, ta 14 urte igaro arren oaindike mantentzea ohitura hoi. Sorta hau Xabier Etxeberriak idatzitakua da, bertso eskolan hasi ta hortik urte betea, ta nik uste earki esplikatzeula Motxianeko filosofia. Hor ba aspaldiyan kirol elkarteko armairuan hautsa hartzen eon dan relikia hau:

Asteburua heldu orduko
kontentu guaz kalera
berrogei pezetako ardua
edanez mozkortzen gera.
Bertso kantari orduan denok,
marru eginez batera
gosetutako otso taldiak
egingo luken antzera.

Horregatikan bertso eskolan
hasi ginan gogo betez,
San Pelayotako bazkariko
Gartxiren hitzen bitartez.
Erdi zalantzan, erdi beldurrez
baina ideia garbi batez:
gure kasuan maila hobetzen
erreza zala izatez.

Dagoenekoz ohartu gabe
urte betia pasa da,
ez dakit hobeto degun baina
gustora ibili gara.
Hezkuntza eredu hau izane
ezin da inolaz laga:
klasian topolino kaja ta
errekreuan tabernara.

Lagunartia ederra eta
urtetik urtera hazten,
izan ere nahi duenak zenbat
gauza dituen ikasten.
Matematika jun zan urtian
ta filosofia aurten,
txapeldun berriak hemendikan
behar du derrigor irten.

Ni, dana dala, ez nator hona
horren asmo haundiekin,
konformatzen naiz abestu eta
pena ez ematiakin,
alai banago zirika jardun
afaritan lagunekin,
ta tristurak hartzen nauenian
bertsotan hustutzen jakin.


Motxian Bertso Eskola Motxa

Etxebeltz gaztetxuan bertso eskolatik irtendakuan, nahiz ta herriko tabernatan izuarrizko bertso girua eon, herriko bertsozale eta bertsolariyak iñun elkartzeko aukeraik gabe zeudela ta, 1997ko udazken batian sortu zuten bertso eskola Mantxi, Imanol Epelde, Nahikari Gabilondo, Asier Etxeberria, Imanol Urbieta eta beste zenbait lagunek. Haseran Motxian Bertso Eskola Motxa izena eman zitzaion, baina geroa Motxian bezela ezagutzea.

Beste proiektu gehienak bezela, bertso eskola honeke San Pelayotako parrandako elkarrizketa batetik izan tzun sorrera, Gartxi eta Mantxiren elkarrizketa batetik hain zuzene. Hala, lehen eguneako zita in tzuten, bertan bai aurrez bertsotan indakoak eta baita jardun gabiak elkartu zialarik. Talde earra sortu zuten alajaña.

Motxian bertso eskola motxa

Kirol elkarteko egoitzan hasi zian biltzen ostiralero ta bertatik atera zian Bertso Astea, Basarriri omenaldia, Bertso Eguna eta beste hainbat proiektu re. Bertsoen inguruan ongi pasatzia zan helburua ta bertsozale kuadrila earra osatzen zuten. Bertso idatziyak ere landu ohi zituzten, “etxeko lanak” jarriz eta gero bertso eskolan hayek kantatuz ta aztertuz.

14 urte pasa dia ordutik ta aurpegi berri ugari ere hurbildu gea; hala nola: Aitor Urbieta, Hodei Iruretagoiena, Oier Aizpurua, Oier Aranzabal, Itziar Unanue, Elisa Iztueta, Unai Eskobar, Ibon Aristi eta baita berriki beste bi neska artista ere, Maider Eguzkitza ta Maite Aizpurua hain zuzene. Dana dala,  funtsian berdin-berdin jarraitzeu Motxianek. Oaindik etxeko lanen ohitura zaharra mantentzea, baita biltzeko lekua ta euna re. Topolinuak mikrofono bezela hartu ta ezta giroik falta ostial iluntzetan kirol elkarteko egoitzan. Garai baten bezela, atiak zabal-zabalik ditu gañea bertsoaz gozatu nahi dun harentzako.